XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horretarako, agureen arteko kontaktu sozialak erraztuko lirateke eta euren zaintzaileei atsedenaldia eta laguntasuna eskainiko genituzke.

Aste erdirako Egonaldi psikogeriatrikoen projektua Ospitale-Eguneko Zentruaren eta Erresidentzial osoaren kontzeptuen arteko modalitatea litzateke.

Bere zainketa maila eguneko 24 orduetako internamendua da, asteko 4-5 egunetan, asteburuak ezik.

Planteamendu berri hau guztiz bat dator egonaldi luzerako unitate baten zainketa filosofiarekin eta asistentzia helburuekin.

Gainera, familiarentzako atsedenaldirako ere balio du, behintzat, lanegunetan zehar et senitartekoen inplikazioa gordetzen du paziente-ingurune soziofamiliarra harremana hautsi gabe.

Praktikan, funtzionamendu era 24 ordutako eguneko zentru batekoaren parekoa izango litzateke.

Ospitalaren etorkizunera begira egiten den laugarren proposamena, esparru psikogeriatrikoari dagokionez.

Gaueko Egonaldien Zentrua da: Ospitalean fisikoki eta funtzionalki integratutako zainketa modalitatea.

Zentru hau, batez ere, gauean maneiatzeko zailtasunak dituzten pazienteei zuzendua dago.

Izan ere, eguneko epe horretan, hau da, gauean arazoak azaltzen dira pazienteak etxean geldituz gero.

Proiektu guzti hauen abiarazi hurbilak San Juan de Dios Ospitalea baimenduko du gaur eguneko premia eta desafio berriei aurre egiteko, Psikiatria nahiz Psikogeriatria aldetik.

Modu honetan bere helburu funtsezkoa beteaz, hau da, gizarteari harrera egitea, Ospitalearen ibilbidea markatzen duen helburua, bere fundazioaren 100 urte geroago.